Ekintzailetza Teknologiko eta Berritzailearen Euskadi Sariak

Zer dira Toribio Echevarria Sariak?

Zure enpresa-proiektua bultzatzeko aukera paregabea dira. Etorkizuneko erronkei irtenbide berriak bilatzeko gai diren ideia berritzaileak martxan jartzen dituzten talentudun pertsonak saritzen ditugu. Ekimen ekintzaileak bultzatzen ditugu berrikuntzaren kultura hedatzeko eta Euskadiko industria- eta enpresa-sarea eraldatzeko.

Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak urtero sustatzen dituzte sari hauek, Eusko Jaurlaritzarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, SPRIrekin eta ekintzailetza ekosistemako beste eragile batzuekin lankidetzan.

Sariak

Berritzailea den eta oinarri zientifiko-teknologikoa duen proiektu bat baduzu, zure ekimenari bultzada berri bat ematetik gertuago zaude. Toribio Echevarria Sariek ekarpen ekonomiko bat baina askoz gehiago eskaintzen dizute: ikusgarritasuna, aintzatespena, prestakuntza espezializatua eta gure ekintzailetza ekosistemara sarbidea. Zure startup-a hurrengo sarituetako bat izan daiteke!

Startupak eta Enpresa Ekimenak

12.000€ +

Laguntza, prestakuntza eta aholkularitza programetarako sarbidea.

Enpresa berritzailea

12.000€ +

Laguntza, prestakuntza eta aholkularitza programetarako sarbidea.

Eibarko enpresa
Made in Eibar

12.000€ +

10.000€arteko bono teknologikoa.

Baldintzak

Nork hartu dezake parte? Toribio Echevarria Sarien historian parte hartu nahi baduzu, baldintza hauek bete behar dituzu.

Egoitza soziala/Helbidea

Enpresek Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza soziala eta instalazio operatiboak izan beharko dituzte. Pertsona fisikoek Euskadin jaiotakoak edo bertan bizi direnak izan beharko dute.

Oinarri zientifikoa/teknologikoa

Sariak oinarri zientifikoa edo teknologikoa duten ekimen berritzaileak babestera bideratuta daude.

Made in Eibar

Aurkeztutako ekimenek Eibarren izan behar dute jatorria eta/edo kokalekua, edo, bestela, Eibarren kokatzeko konpromisoa hartu behar dute.

Ekintzailetza hasiberriaren eremuko erreferentzia Euskadin

Ekintzailetza berritzailearen arloko erreferentzia Euskadin
Toribio Echevarria Sariek – Ekintzailetza Berritzailearen Euskadi Sariek duela 34 urtetik ideiak eta proiektuak bultzatu dituzte.

+750

ekimen

34

edizioak

Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatutako ekimen horretan parte hartzen dute Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saileko Ekintzailetza eta Nazioartekotze Zuzendaritza, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Saila eta SPRIk. Era berean, Gipuzkoako Ganberak, Elkargik, APDk, Debegesak, Confebaskek eta Adegi, Cebek eta SEA enpresa-elkarteek ere parte hartzen dute.