Irabazleak 2017

Ganadores Premio Toribio Echevarria 2017

 

Sari banaketako bideoa

“ENPRESA ASMOAK” KATEGORIA

Enpresa asmoak saria

KirolDNA

Kirol profesional eta amateurrerako irtenbide bioteknologikoen garapena eta merkaturatzea, analisi genetikoetan oinarrituta. Lesioak izateko arriskua atzematen du, eta nutrizioaren, entrenatzeko jarraibideen edo nekearen inguruko orientabideak ematen ditu.

“ENPRESA BERRIA” KATEGORIA

Enpresa Berria saria

Addilan

Ekarpen-tasa handiko, WAAM teknologiako fabrikazio aditiboko sistemen diseinua, fabrikazioa eta merkaturatzea. Haren jarduera balio erantsi handiko eta tamaina ertain-handikoen osagaien merkatura bideratuta dago, sektore aeronautikorako, aeroespazialerako, energiaren edo ontzien sektorerako, besteak beste.

 

 

Nazioartekotzeko Babesa saria

 

HOME (Health Operations Management Engineers)

Ingeniaritza logistikoa, osasun-sektorean irtenbide logistiko integralak eskaintzera bideratua, sistemak aztertuz, diseinatuz, landuz eta horien mantentze-lana eginez.

 

«IÑAKI GOENAGA AITORPENA» EIBARKO ENPRESARI

Carabinas Cometa

Carabinas Cometa su-armak egitetik (22 kalibreko karabinak) aire konprimatuzko karabinak egitera pasatu da; gaur egun, azken hau da haren identitate-zeinua. Nahiz eta nazioartean lehia handiko produktua fabrikatu, Carabinas Cometa oso ondo kokatutako enpresa da, eta haren produktuak oso estimatuak dira nazioarteko merkatuetan, bereziki, merkatu exijenteenetan eta eros-ahalmen handienekoetan.
Carabinas Cometak beti eutsi dio “made in Eibar” horri: karabinaren osagai guztiak bere instalazioetan edo Eibarko tailerretan egiten dira.

AYA, Aguirre y Aranzabal

AYA markako eskopetak eta errifleak munduko onenen artean daude, Ingalaterrako enpresen pare, baina haiek gaindituz sendotasunean eta fidagarritasunean.
Izan ere, AYAn ez dira bakarrik zaintzen luxuzko armak definitzen dituzten kontu estetikoak —egurrak eta akaberak, doiketa zehatzak edo artisau-grabatuak—, baita produktuaren prestazio teknikoak ere.
Horren ondorioz erabiltzen dira AYA markako eskopeta eta errifleak ospe handiko ehizaldietan.

«IÑAKI GOENAGA AITORPENA» BIKAINTASUN EKINTZAILEARI

Nesplora

Duela bederatzi urte sortu zen enpresa hori, eta egunetik egunera indartzen ari diren teknologiak giza portaeraren analisirako erabiltzen ditu. Egun, enpresa lider bat da portaeraren diagnostikorako, tratamendurako eta analisirako irtenbide aurreratuetan.