Irabazleak 2018

Ganadores Premios Toribio Echevarria 2018

“ENPRESA ASMOAK” KATEGORIA

Enpresa asmoak saria

SpermSelect

Laguntza bidezko ugalketan arrakasta-tasak hobetu ahal izateko hautaketa espermatikorako metodo berria. Balio-proposamena molekulen biomarkadore batean oinarrituta giza espermatozoideak aukeratzeko kit bat da; hartara, prozedura azkar, merke eta sinple bat eskaintzen da, ugalkortasunerako edozein klinikatan ezar daitekeena.

“ENPRESA BERRIA” KATEGORIA

Enpresa Berria saria

Cyber Surgery

Bizkarrezurreko operazioetan erabiltzeko robot laguntzailea, torloju transpedikularrak segurtasunez eta inbasio txikienaz jartzeko ebakuntzan zirujaua gidatzeko.

Nazioartekotzeko Babesa saria

Kookite

Eredu fisiko-matematiko bat garatu du, teoria aeronautikoan oinarrituz eta entsegu bidez kanal hidrodinamikoko eta CFDko (Computer Fluid Dynamics) entseguetan balioztatua; berritzailea da sektorean, eta balio du ehunka diseinu denbora laburragoan eta garapen kostu txikiagoaz ebaluatzeko.

«IÑAKI GOENAGA AITORPENA» EIBARKO ENPRESARI

Eibarko Unibertsitate Laborala

Eibarko Unibertsitate Laboralak 1968ko urrian hasi zuen lehen ikasturtea, duela 50 urte. Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitate Laboralen Sistemako lehendabiziko zentroa izan zen, 1.100 pertsonarentzako edukieraz. Egun, Eibarko Unibertsitate Laborala Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean dago integratuta, ondorengoek osatuta: egoitza-zentroa, IES UNI Eibar-Ermua Bigarren Hezkuntzako Institutua, eta Eibarko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola, Energia Berriztagarrien Ingeniaritza Gradua ematen duena, bakarra Estatu osoan, eta energiari buruzko trebakuntzaren arloan itzal handikoa. 

Teknimap

Teknimap Eibarren sortu zen duela 25 urte, 1993an, ingurumen-aholkularitzako zerbitzuak eskaintzeko, industria-ingurunera bereziki zuzenduak. Egun, konponbideak ematen jarraitzen du aholkularitzan, ikuskaritzan eta ingurumenaren zaintzan.

Teknimap enpresari esleitutako sariak balioztatu nahi izan du duela 25 urte proiektuaren sustatzaileak jabetu egin zirela ingurumen-faktoreak industria-ingurunerako izango zuen garrantziaz, ez bakarrik uneko araudiak betetzearen aldetik, baizik eta pertsonen bizi-kalitatean duen inpaktuagatik ere.