Irabazleak 2019

‘ENPRESA ASMOA’ KATEGORIA

Enpresa asmoak saria

Surphase

Ur-arazketako mintzen fouling-aren aurretiazko detekzio-sistema, gaur egun erabiltzen diren teknologien sentikortasuna hiru magnitude-ordenatan gainditzen duena.

‘ENPRESA BERRIA’ KATEGORIA

Enpresa Berria saria

Ekolber

Kautxu termoplastiko berri baten fabrikazioa, kolageno ugariko abeltzaintzako hondakinetatik lortua, teknologia jabedun patentatu baten bidez. Plastikoak eta kautxuak transformatzeko teknika konbentzionalekin prozesatzen da: injekzioa, estrusioa, konpresioa eta termokonformazioa. Produktu jasangarria da eta ia ez du karbono-aztarnarik.

Nazioartekotzeko Babesa saria

Naru Intelligence

Adimen artifizialeko sistemak aplikatzea onkologian eta beste gaixotasun kroniko batzuetan emaitzak hobetzeko.

EIBARKO UDALAREN SARI BEREZIA

Ekolber

Kautxu termoplastiko berri baten fabrikazioa, kolageno ugariko abeltzaintzako hondakinetatik lortua, teknologia jabedun patentatu baten bidez. Plastikoak eta kautxuak transformatzeko teknika konbentzionalekin prozesatzen da: injekzioa, estrusioa, konpresioa eta termokonformazioa. Produktu jasangarria da eta ia ez du karbono-aztarnarik.

2019KO ‘IÑAKI GOENAGA’ AITORPENA EIBARKO ENPRESARI

BOJ

BOJ bodegako produktuak, etxeko gauzak, etxetresna elektrikoak eta etxetresna elektriko txikiak mundu osoan merkaturatzen dituen Eibarko enpresa bat da. BOJ enpresa, 1905. urtean Gipuzkoan sortua, metalezko piezen fabrikazioan aritzen da, eta Eibarko industriak berrasmatzeko izan duen gaitasunaren adibide adierazgarrienetako bat da. Bere jardueraren bilakaerari jarraikiz, hainbat produktu-lerro garatu ditu sukaldearen esparruko premia guztiei erantzuteko. Bere merkataritza-eremuak hainbat merkatu hartzen ditu: Txina, Ekialde Ertaina, Egipto, AEB, Magreb, Asiako hego-ekialdea, Korea, Vietnam eta Europar Batasuneko herrialde guztiak.

2019KO ‘IÑAKI GOENAGA’ AITORPENA

Alimek

Alimek duela 25 urte BIC Gipuzkoaren ingurunean sortutako enpresa da. Aholkularitza integraleko zerbitzuak eskaintzen ditu elikagaien kalitatearen eta segurtasunaren arloan. Nekazaritzako elikagaien industriaren kate osora zuzentzen du jarduera, hasi produkzio primarioan eta azken kontsumitzailearengana iritsi arte, eta ontzi-, enbalaje- edo garraio-enpresak bezalako sektore osagarriak ere hartzen ditu barnean.