2021 Finalistak

“ENPRESA-IDEIAK/PROIEKTUAK” KATEGORIA

Vidext
Bideoak berehala sortzeko balio duen plataforma da, gidoi bakar bat idatziz, grabatzeko beharrik gabe, eta edukia 40 hizkuntzatara baino gehiagotara helarazteko modua emanez.

Lignobasque
Soluzio analitiko lasterrak eta zehatzak garatu, ezarri eta merkaturatzen ditu, NIR teknologiak baliatuz.

Fokus
Kirol elektronikoetan espezializatutako talentuaren jarraipena egin eta kudeatzeko plataforma digitala.

Innovation Tree
Ion litioko bateriak birziklatzeko balio duen prototipoaren garapena, horretarako ingurumenaren begirunea duen teknologia hidromekaniko bat baliatuz, bateria berriak fabrikatzeko materialen zati bat berreskuratu eta karbono-aztarna albait txikiena egitearen bidez.

Cultzyme
Elikagaien hartziduren kudeaketarako, kontrolerako eta I+Grako ekipamendu adimentsuak.

Kumitron
Kirolean jarduteko gaitasun psikomotorrak ikastea errazten duen adimen artifizialean oinarritutako sistema. Haren lehen produktua karatera zuzentzen da.

“ENPRESA BERRIA” KATEGORIA

Polykey Polymers
Energia biltegiratzeko polimero biojasangarrien eta material berritzaileen produkzioa, horretarako jabetza-teknologia eta bezeroarentzako ‘ad hoc’ polimero jasangarrien ingeniaritza-zerbitzuetan oinarrituz.

Emissary Cosmetics
Enkapsulazio adimentsuko soluzioak osagai aktibo kosmetikoen fabrikatzaileentzat, norberaren edo animalien zainketarako enpresentzat eta farmakoen enpresentzat.

Lean Stocks
Industria-makineria eta lotura duten zerbitzuak salerosteko prozesuetan enpresak elkarrekin konektatzeko Marketplace B2B.

Normo Delivery Systems
Hardware eta software plataforma unibertsala azken miliako operadoreentzako soluzio berritzailea izateko.

Fesia Technology
Elektroestimulazio funtzionaleko soluzio aurreratuak garatzen ditu nerbio-sisteman gaitzak edo lesioak dituzten pertsonak birgaitzeko.