Galardoak uztailaren 28an entregatuko dira.

Eibar, 2016ko uztailaren 7a. Datorren astean hautatuko ditu Toribio Echevarria Sarien epaimahaiak 26. edizioko proiektu finalistak; sari hauek sortu ziren Euskadiko enpresa-ekimen berriei merezimendua aitortzeko, eta sustatzaileei jardueraren hasieran laguntza eskaintzeko. Sariok diru-kopuru bat dute eta, gainera, sarbidea ematen die irabazleei laguntza, aholkua eta prestakuntza lortzeko programetara.

Toribio Echevarria sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak sustatzen dituzte, ekintzaileen lana aintzatesteko, ekintzailetza berritzailea bultzatzeko eta enpresa-proiektu berriak sortzeko helburuekin. Deialdi honek bereziki azpimarratzen ditu teknologia berritzeko prozesuen artean berrikuntzaren kultura finkatzen lagunduko dutenak eta Euskal Herriko enpresa-sarearen modernizazioan aurrera egiten dutenak; horretarako, enpresa berriak sortzea eta badaudenak indartzea da hartutako bidea.

Sariak bi kategoriatakoak dira, “Ideiak/Proiektuak” eta “Enpresa Berria”. Horietako bakoitza 10.500 eurorekin hornituta dago, eta laguntza, prestakuntza eta aholkua jasotzeko aukerarekin. Badira beste sari batzuk ere, garapen teknologikoa edota internazionalizazio-prozesurako laguntza behar duten ekimenentzat.

Edizio honen berritasunen artean, aipatzekoa da “Iñaki Goenaga” Aintzatespena, Eibarko enpresa-munduan izandako figuretatik ospe handienetarikoa izan zuen Iñaki Goenagaren oroimenez sortua. Galardo honen izateko arrazoia da aitortza azaltzea, Eibarko ETEen eta ekintzaileen artean, berrikuntza teknologikoaren aldeko apustua egin duten eta beren inguruko eraldaketa sozio-ekonomikoan nabarmenki lagundu dutenei.

Sariketa hau sortu zenetik, 560 enpresa-ideia eta -proiektu baino gehiago aztertu dira. Aurreko edizioetan saria jaso zuten proiektuek 35 milioi euro inguru inbertitu dituzte, eta 700 lanpostu baino gehiago sortu dituzte, gehienak kualifikazio-maila handikoak.

Aurtengo entrega-ekitaldia uztaileko 28an izango da, goizeko hamaiketan, Tekniker Fundazioaren eraikinean. Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatutako ekimen honetan laguntzaile dira Gipuzkoako Bazkundea, Elkargi, APD, El Diario Vasco, SPRI eta enpresari-elkarte hauek: Adegi, Cebek eta SEA.

There are no comments so far

Leave a Comment

Don't worry. We never use your email for spam.