40 hautagai aurkeztu dira XXIV. Toribio Echevarria Sarietara. Lehiaketa horrek, 1990. urtean Eibarko Udalak eta Bic Gipuzkoa Berrilan-ek sortua, Euskal Herrian tradizio handiena izateaz gain, sariari dagokionez ere, diru kopuru altuena ematen duena da.

Edizio honetara aurkeztu diren 40 proiektuen artean, 30 ‘Enpresa Ideiak/Proiektuak’ atalekoak dira eta beste 10 ‘Sormen eta berrikuntza teknologikoa enpresan’ atalekoak. Aurkeztutako proiektuak sektore ezberdinekin daude lotuak.

Proiektuen jatorriari dagokionez, 22 Gipuzkoakoak dira, 9 Bizkaikoak eta 9 Arabakoak.
Aurkeztutako proiektu eta ideiak epaimahaiko kideek ebaluatu beharko dituzte. Proiektu finalistak sariak banatu baino egun batzuk lehenago emango dira ezagutzera.

Lehiaketa hau iniziatiba, berrikuntza, gaitasun ekintzailea, sormena eta enpresa-garapena sustatu eta aintzat hartzeko sortu zen, eta hogei urte geroago eutsi egiten dio helburu horri.

2013ko ekimen enpresarial eibartar nabarmenari aitorpen sari bat emango da. Ohorezko sari honek, Eibarko organizazioetatik datozen ekimen eta proiektuak aitortu nahi ditu. Bai maila indibidual zein kolaboratiboan Eibarri modu zuzenean tokiko garapen jasangarrian laguntzen duten jarduera estrategikoan, konpromizu sozialean, balioetan edo berrikuntzan balore erantsi altua ematen diolako.

There are no comments so far

Leave a Comment

Don't worry. We never use your email for spam.