Deialdiaren Oinarriak

EIBARKO UDALAK, bere Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntza Sailetik eta BIC GIPUZKOA BERRILANek, Toribio Echevarria Sarien beste argitaraldi bat bultzatu eta babesten dute, horretarako Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura saileko Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendaritza, GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAren Ekonomia Sustapenarako, Landa Ingurunearako eta Lurralde Orekako departamentua, SPRI, APD, CÁMARA DE GIPUZKOA, DIARIO VASCO,  ELKARGI, ADEGI, CEBEK eta SEA-ren laguntza dutelarik.

Sari honek bultzatu eta aitortu nahi dituen baloreak: ekimena, berrikuntza, ekintzarako gaitasuna, sormenerako ahalmena eta enpresak garatzeko kemena dira berrikuntza teknologikoari arreta berezia ipiniz.

Sari honek oinarrian duen filosofiari jarraituz Euskal Herriko industria-ehunaren berrikuntza-kultura eta modernizazioa garatzeko, sormenaren eta berrikuntza teknologikoaren bidetik doazen ekintza guztiei baita enpresa-errealitate izan litezkeen “asmo” guztiei ere, bideak zabaltzen, laguntzen eta horien aldeko apustu egiten jarraitzen dute Eibarko udalak eta Bic Gipuzkoak.

Helburuak

  • Enpresa eta asmo berritzaileak sustatu.
  • Ekintzailearen irudia bultzatu eta hedatu.
  • Lana sortzen lagundu.
  • Gure herrian, enpresa edo lantegi berriak ahalbideratu.
  • Berrikuntza teknologikoa enpresan sustatu.

Nori zuzendua

“Enpresa asmoak” kategoria

Euskal Herrian jaio edo bertan bizi diren pertsonak, banaka zein taldeka. Enpresa-ekimen berriak aurkezten dituztenak, batez ere zientzia-teknologia arloan.

Kategoria honetan enpresa gisa martxan dauden baina beren presentzia merkatuan sendotzeko ontze-prozesu nabaria behar duten proiektuak sartuko dira ere.

“Enpresa Berria ” kategoria

Ezaguera edo/eta zientzia-teknologia arloetako enpresa intentsiboentzat, Sariaren babesa beren jarduera sendotu edo ontzeko beharra dutenak edo berrikuntzan oinarrituriko produktu edo prozesu berri bat sortzeko prozesuan daudenak.

Oharra: Edozelan ere, sariaren antolatzaileak, hautagaiak kategoria batean edo bestean sartzeko eskubidea izango dute nahiz eta hautagaiak bestera aurkeztu. Hala ere, aurkeztu diren hautagai guztiei behar bezala adieraziko zaie erabaki hori hartzeko egon diren arrazoiak azalduaz.

Oinarriak

Lanak aurkezteko epea eta izen ematea

Agiriak aurkezteko epea 2018ko ekainaren 11an, arratsaldeko 3ak baino lehen.

Hautagaiek izena emateko orria egoki bete eta bertan eskatzen den dokumentazio guztia Toribio Echevarria Sarien web orrira igo beharko dute. www.toribioechevarria.com

Hautagaiek kandidatura erregistratzean hautatuko dute.

Hautagaien balorazioa

Aurkeztutako proiektuak, erakunde sari-babesleen adituekin eratutako Batzorde Tekniko batek aztertuko ditu aurrenik.

Ondoren, aurreneko aukeraketa horretatik aterako diren proiektuak, oinarrien 8. atalean aipaturiko epai-mahaiak baloratuko ditu.

Baloratzerakoan, ondoko alderdi hauek oso kontuan hartuko dira:

  • Ekintzaile/enpresa ekintzailearen profilaren eta enpresa-proiektuaren arteko koherentzia.
  • Produktu/zerbitzuaren berrikuntza-maila eta bere bideragarritasuna merkatuan.
  • Epe ertainean hazteko, aberastasuna eta lanpostu gaituak sortzeko aukerak.