2021 Irabazleak

 

 

Enpresa Asmoak Saria

Innovation Tree

Prototipo bat garatzen du, aukera ematen duena litio ioi bateriak birziklatzeko ingurumenarekiko errespetutsua den teknologia hidromekaniko baten bitartez, zeinak materialak neurri batean berreskuratuta bateriak berriak fabrikatzea eta karbono-arrastoa minimizatzea ahalbidetzen duen.

 

Enpresa Berria Saria

Polikey Polymers

Polimero biojasangarriak eta material berritzaileak ekoizten ditu energia biltegiratzeko, teknologia jabedunetik eta polimero jasangarrien ingeniaritza-zerbitzuetatik abiatuta, bezeroarentzat ‘neurrira’.

 

Nazioartekotza Babesa Saria

Fesia Technology

Soluzio aurreratuak garatzen ditu elektroestimulazio funtzionalean, nerbio-sisteman gaixotasunak edo lesioak dituzten pertsonen errehabilitaziorako.

 

Eibarko Enpresa

Lean Stocks

Marketplace B2B, enpresak konektatzeko makineria industrialaren salerosketa-prozesuetan eta loturiko zerbitzuetan.

 

Espezializazio Estrategikoa» Eibarko Udalaren Sari Berezia

Fokus

Talentuaren jarraipen eta kudeaketarako plataforma digitala, kirol elektronikoetan espezializatua.

 

«Iñaki Goenaga» 2021 Saria

AIBE Mecánica de Precisión

Enpresa honek tresneria eta makineria berezia diseinatzen eta ekoizten dihardu, baita doitasun handiko piezen mekanizazioan ere.