Irabazleen historikoa

XXVII. EDIZIOA (2017)

Enpresa asmoak saila

  • Enpresa Asmoak Saria: KirolDNA. Kirol profesional eta amateurrerako irtenbide bioteknologikoen garapena eta merkaturatzea, analisi genetikoetan oinarrituta. Lesioak izateko arriskua atzematen du, eta nutrizioaren, entrenatzeko jarraibideen edo nekearen inguruko orientabideak ematen ditu.

Enpresa berriak saila

  • Enpresa Berriak Saria: Addilan. Ekarpen-tasa handiko, WAAM teknologiako fabrikazio aditiboko sistemen diseinua, fabrikazioa eta merkaturatzea. Haren jarduera balio erantsi handiko eta tamaina ertain-handikoen osagaien merkatura bideratuta dago, sektore aeronautikorako, aeroespazialerako, energiaren edo ontzien sektorerako, besteak beste.
  • Nazioarteko Babesa Saria: HOME (Helath Operations Management Engineers). Ingeniaritza logistikoa, osasun-sektorean irtenbide logistiko integralak eskaintzera bideratua, sistemak aztertuz, diseinatuz, landuz eta horien mantentze-lana eginez.

“Iñaki Goenaga Aitorpena” eibarko enpresari

  • Carabinas Cometa. Carabinas Cometa su-armak egitetik (22 kalibreko karabinak) aire konprimatuzko karabinak egitera pasatu da; gaur egun, azken hau da haren identitate-zeinua. Nahiz eta nazioartean lehia handiko produktua fabrikatu, Carabinas Cometa oso ondo kokatutako enpresa da, eta haren produktuak oso estimatuak dira nazioarteko merkatuetan, bereziki, merkatu exijenteenetan eta eros-ahalmen handienekoetan. Carabinas Cometak beti eutsi dio “made in Eibar” horri: karabinaren osagai guztiak bere instalazioetan edo Eibarko tailerretan egiten dira.
  • Aya, Aguirre y Aranzabal. AYA markako eskopetak eta errifleak munduko onenen artean daude, Ingalaterrako enpresen pare, baina haiek gaindituz sendotasunean eta fidagarritasunean. Izan ere, AYAn ez dira bakarrik zaintzen luxuzko armak definitzen dituzten kontu estetikoak —egurrak eta akaberak, doiketa zehatzak edo artisau-grabatuak—, baita produktuaren prestazio teknikoak ere. Horren ondorioz erabiltzen dira AYA markako eskopeta eta errifleak ospe handiko ehizaldietan.

“Iñaki Goenaga Aitorpena” bikaintasun ekintzaileari

  • Nesplora. Duela bederatzi urte sortu zen enpresa hori, eta egunetik egunera indartzen ari diren teknologiak giza portaeraren analisirako erabiltzen ditu. Egun, enpresa lider bat da portaeraren diagnostikorako, tratamendurako eta analisirako irtenbide aurreratuetan.

2017eko irabazleen orrira joan
2017eko finalisten orrira joan

XXVI. EDIZIOA (2016)

Enpresa asmoak saila

  • Enpresa Asmoak Saria: Nebulok. Gailu medikoen ikerketa, diseinua eta fabrikazioa, arnas terapien esparruaren barruan.
  • Sari teknologikoa: WimbiTek. Fauna basatia monitorizatzeko sistemak.

Enpresa berriak saila

  • Enpresa Berriak Saria: Countercraft. Zibersegurtasuneko enpresa. Esparru digitalean segurtasun-plataforma bat eskaintzen du, kontrainteligentzia artifizialean oinarrituta.
  • Sari teknologikoa: I+Med. Medikamentuen kontrolpeko liberaziorako nanohidrogel biopolimeriko injektagarrien ikerketa eta garapena.
  • Internazionalizaziorako Laguntza Saria: Countercraft. Zibersegurtasuneko enpresa. Esparru digitalean segurtasun-plataforma bat eskaintzen du, kontrainteligentzia artifizialean oinarrituta.
  • Ekimen Enpresarial Eibartarrari Aitorpena: Urkotronik. 25 urtetik gorako esperientzia duen vending-enpresa, saltzeko makinak eta ostalaritzako makinak saltzen diharduena.

Ekintzailetza Bikaintasunari Saria saila

  • Likuid Nanotek. Mintz zeramikoak fabrikatzen ditu eta iragazte-soluzio berritzaileak eskaintzen ditu, uraren, hondakin-uren eta petrolioaren kudeaketarekin lotutako industria-jardueretarako.

2016ko irabazleen orrira joan

XXV. EDIZIOA (2015)

Enpresa asmoak saila

  • Enpresa Asmoak Saria: Deneb Medical. Ehunen diskriminazioa momentu errealean egiten duen Laser bidez gidaturiko zirugia plataforma modular baten diseinu, garapen eta merkaturatzea.
  • Sari teknologikoa: Infectosan. Diagnostikorako kontraste agentea, infekzio bakterianoak beste patologiekiko identifikatuz goiz, zehatz eta ez inbasiboki detektatzeko.

Enpresa berriak saila

  • Enpresa Berriak Saria: Hapiick intelligent Delivery. E-commercerako mikrologistika zerbitzu berritzailea, puntu estrategikoetan kokaturiko armairu automatizatu eta telegestionatuen bitartez.
  • Sari teknologikoa: Dion Systems. RFID teknologian oinarrituriko errendimendu handiko kronometrai sistemaren diseinu eta fabrikazioa kirol ekitaldietarako.
  • Internazionalizaziorako Laguntza Saria: Vitia, Soporte Médico Avanzado. Errehabilitazio traumatologiko, neurologiko eta kirol errehabilitazioetarako sistemen garapen eta merkaturatzea baita erlazionaturiko zerbitzuak ematea.
  • Ekimen Enpresarial Eibartarrari Aitorpena: Grupo Kirol. KIROL taldea, kirol apustuen komertzalizaziorako teknologia garatzera dedikatua, KIROLSOFT plataforma teknologikoaren eta KIROLBET operadorearen bitartez.

2015ko irabazleen orrira joan

XXIV. EDIZIOA (2013-2014)

Enpresa asmoak saila

  • Saria: Brain Cloud Computing (BCC) ” Garun irudien prozesamendurako zerbitzu konputazional adituak”.
  • Sari teknologikoa: Arima “HDIV web segurtasunerako softwarea”

Enpresa berriak saila

  • Saria: DNA Data “Gaixotasun genetikoen diagnostiko molekularrerako produktu eta zerbitzuak”
  • Sari teknologikoa: Irisbond “Ordenagailuen begirada bidezko kontrolerako sistema Eye Tracking bezelako komunikazioa teknologian oinarritua”
  • Nazioarteko babesa Saria: Irisbond ” “Ordenagailuen begirada bidezko kontrolerako sistema Eye Tracking bezelako komunikazioa teknologian oinarritua”
  • Ekimen Enpresarial Eibartarrari Aitorpena: ABC, Arizaga, Bastarrica y Cia, S.A. “Elikagaien industriarako, energiarako eta petrokimikarako txandakako konpresoreak fabrikatzen dituen enpresa”

2013-2014ko irabazleen orrira joan

XXIII. EDIZIOA (2012)

Enpresa asmoak saila

  • Saria: BIHURCRYSTAL Ikerketarako eta azalera zientzietarako kristal kurbatuen diseinu, fabrikazio eta salmenta.
  • Sari teknologikoa: NATURAL GRIP Kortxo partikulaz osaturiko produktu ez labankor eta itsaskorra urradura txikia eta jokaera termiko eta akustiko ona duena.

Enpresa berriak saila

  • Saria: ENIGMEDIA Informazio teknologia, elektronika eta ikus-entzunezkoen ikerketa eta garapena zifratze eta enkriptazio soluzio pertsonalizatuetan espezializatua.
  • Sari teknologikoa: ATTEN2 Sektore eolikorako on-line sentsoreen garapen eta merkaturatzea.
  • Ekimen Enpresarial Eibartarrari Aitorpena: JAZ-ZUBIAURRE, S.A. Enpresa eskuila metalikoetan, nylonezko urratzaileetan eta azalera tratamenduetarako tresnen fabrikazioan eta salmentan espezializatua da

2012ko irabazleen orrira joan

XXII. EDIZIOA (2011)

Enpresa asmoak saila

  • Saria: MECATRONIA Tona handiko bobinak pilatu eta tratatzeko logistikarentzat soluzioa.
  • Sari teknologikoa: COMPOSITE PATCH Composite all weather-en egiturazko konpontze-sistema.

Enpresa berriak saila

  • Saria: INSTANT SPORT “WAVEGARDEN proiektua” Surf-a egiteko olatu artifizialak sortzeko.
  • Sari teknologikoa: INSTANT SPORT “WAVEGARDEN proiektua” Surf-a egiteko olatu artifizialak sortzeko.
  • Internazionalizazioari saria: MOWAY ROBOT HEZIGARRIA “MINIROBOTS proiektua” Teknologia, elektronika eta programazioaren ikasketara zuzendutako robota.
XXI. EDIZIOA (2010)

Enpresa asmoak saila

  • Saria: WATTIO Efizientzia energetikorako balio altuko konponbide teknologikoak.
  • Sari teknologikoa: LUIX, ILUMINACIÓN INTELIGENTE Kudeaketa energetikoa optimizatzeko sistemen garapena.

Enpresa berriak saila

  • Saria: REGENNIA Hazte faktoreak dituzten agente birsortzaileak, osasun alorrera zuzenduriko aplikazioak (dermikoak, traumatologikoak, estetetikoak).
  • Sari teknologikoa: REINER MICROTEK Mikroinjekzio teknikak eta mikromoldeen fabrikazioa.
  • Internazionalizazioari saria: AXIA INGENIERÍA Y SOLUCIONES Telekontroleko, telekomunikazioetako eta segurtasuneko ingeniaritza. Zerbitzu integrala, “giltza eskura”, bidea eta katenaria auskultatzeko, bideen egoerari buruzko informazioaren kudeaketa hobetzearren, modu grafikoan eta denbora errealean.

Ekintzailetza Bikaintasunari Saria saila

  • GRUPO EGILE XXI
    • Doitasun handiko / erabateko doitasuneko mekanizazioak.
    • Mekanizazio bereziak aireontzietarako, bereziki Airbus 380rako.
    • Segurtasun digitala, eta segurtasun-irtenbideen eta -aplikazioen garapena.
    • Azken belaunaldiko protesi odontologikoetan espezializatutako ingeniaritza eta produktuak.
    • Zientziaren industria / instalazio zientifiko handietarako ingeniaritza eta irtenbide integralak.
XX. EDIZIOA (2009)

Enpresa asmoak saila

  • Saria: INNOVATE & TRANSPORT Trenbide kudeaketari laguntzeko sistemak, posizionamendu eta geo-kokatze teknologian oinarritutakoak.
  • Sari teknologikoa: TIRE-TEXTILES Baztertutako pneumatikoekin egindako ehunak, erabilera teknikorakoak, diseinatu, fabrikatu eta merkaturatzea.

Enpresa berriak saila

  • Saria: NEM SOLUTIONS Balio erantsi handiko konponbideak garraioaren, energiaren eta osasunaren mantentze prediktiborako.
  • Sari teknologikoa: AKUALUR (GOROSABEL) Urmael modularra funtzionamendu autonomoarekin birzirkulazio akuikulturarako.
  • Internazionalizazioari saria: ANBOTO EUROPE Pertsonen eta makina konputazionalen arteko erlazio interaktibo erraz eta adimendunera zuzendutako konponbide teknologikoak, lengoaia naturalak prozesatzean oinarritutako Laguntzaile Birtualak eta Berbeta Sistemak garatuta.

Ekintzailetza Bikaintasunari Saria saila

  • EPSILON EUSKADI Formazioa, diseiñu eta ikerketa, fabrikazioa eta kiroltaldeen kudeaketa.
XIX. EDIZIOA (2008)

Enpresa asmoak saila

  • 1. saria: AURALIA Ezaguera akustiko aurreratuan oinarritutako produktu teknologikoak, pertsonen eta inguruaren arteko interakzioa hobetzeko bideratuta.
  • Sari teknologikoa: PROSENS MICROM, makina erremintarako monitorizazio sistema berritzailea.

Enpresa berriak saila

    • 1. saria: FARSENS S.L Hedadura handiko RFID sensore pasiboen garapen eta fabrikazioa.
    • Sari teknologikoa: INNOPROT S.L. Gaixotasun neurodegeneratiboen eredu patologikoen garapena in Vitro formatean errendimendu handiko “screening” farmakoentzat.
    • Internazionalizazioari saria: EGA MASTER S.A. Kalitate handiko eskuko erraminten fabrikazioa goi mailako berrikuntza gamarekin; MASTERGRIP tuborako erraminta aurkezten dute.

nta para tubo MASTERGRIP.

Ekintzailetza Bikaintasunari Saria saila

  • GRUPO IKOR S.A. Neurrira egindako sistema elektronikoak.
  • NTS (Navarra Tecnología del Software S.L.). Mugikortasun soluzioak.
XVIII. EDIZIOA (2007)

Enpresa-ideiak saila

  • 1. saria: LIKUID Zeramikazko materialean oinarritutako irazketa sistemak.
  • 2. saria: METALLIED POWDER SOLUTIONS Balore erantsi handiko Hauts Metalikoen Fabrikazioa.
  • Sari teknologikoa: AERIS NAVITER Aeronautika arinerako diseinu eta garapen bereziak.

Teknologia Sorkuntza eta Berrikuntza Enpresan saila

  • 1. saria eta sari teknologikoa: PECM ENGINERING SYSTEMS Prezisio altuko mekanizatu elektrokimikoa.
  • 2. saria: THE BOX BUILDER Packaging egitura diseinuko aplikazioak web teknologiekin.
XVII. EDIZIOA (2006)

Enpresa-ideiak saila

  • 1. saria eta Sari teknologikoa: IKERCHEM Farmazia-sektorerako balio erantsi handiko entitate kimiko berriak.
  • 2. saria: SEBIEK Gizarte eta osasun-arloko telelaguntzako soluzio integralak.

Teknologia Sorkuntza eta Berrikuntza Enpresan saila

  • 1. saria eta Sari teknologikoa: AZKARTEK Sarrerak kontrolatzeko sistemen sektorekako balio teknologiko handiko produktuak.
  • 2. saria : GNC LASER Industriarako laser-teknologia aurreratuen aplikazioa.
XVI. EDIZIOA (2005)

Enpresa-ideiak saila

  • 1. saria: PIGMALY Energia elektrikoa eta termikoa sortzeko mikroturbinen diseinua, fabrikazioa eta garapena.
  • 2. saria eta Sari teknologikoa: MARKEL MOTOR Aire bidez hoztutako diesel motore birakarri berria.

Teknologia Sorkuntza eta Berrikuntza Enpresan saila

  • 1. saria: ADVANCED DYNAMIC SYSTEMS, S.L. . Industria aeroespazialerako makina mekanikoa (lurra ikusteko sateliteetan erabiltzeko).
  • 2. saria eta sari teknologikoa: eMEDICA . Ikusmeneko teknologietan eta medikuntzarako IKTetan oinarritutako produktuen garapena eta integrazioa.
XV. EDIZIOA (2004)

Enpresa-ideiak saila

  • 1. saria: IKUDE TELEMED Tratamendu medikoko prozesuak kudeatzeko web bidezko sistema informatikoak. Erabakiak hartzeko laguntza dute, praktika medikoetako gidetan oinarrituta.
  • 2. saria eta Sari teknologikoa INNOVAE VISIÓN Neurrira egindako aplikazioen eta proiektuen diseinua eta garapena, dibulgazio zientifiko eta kulturaleko inguruneetarako ikusmen artifizialeko teknologietan oinarrituta.

Teknologia Sorkuntza eta Berrikuntza Enpresan saila

  • 1. saria: DATALOGGER Parametro fisikoak kapturatzea, Datalogger direlakoekin konektatutako sentsoreek emandako seinale elektriko digital eta analogikoetatik.
  • 2. saria: GOI-ALDE Abiadura handiko buruak diseinatzea, fabrikatzea eta merkaturatzea.
  • Sari teknologikoa: MIRAKONTA Ur-kontadoreak irudi bidez urrutitik irakurtzeko hardware- eta softare-sistema unibertsala.
XIV. EDIZIOA (2003)

Enpresa-ideiak saila

  • 1. saria: DRO, S.L. Plasmidoak (bektore geniko-mota bat) fabrikatzea eta merkaturatzea.
  • 2. saria: LANDER SIMULATION&TRAINNIG SOLUTIONS Garraiobideetarako entrenamendu-simulagailuak diseinatzea, garatzea eta ezartzea (batik bat, autobus, tren, metro eta tranbietarako).

Teknologia Sorkuntza eta Berrikuntza Enpresan saila

  • 1. saria: JAZ-ZUBIAURRE, S.A. Metalezko eskuilendako babesak, enpresak berak patentatutakoak.
  • 2. saria: XMADINA TECNOLOGÍA ADAPTATIVA, S.L. Ezintasun fisiko handiak dituzten pertsonen premia jakin batzuei erantzuteko soluzio informatikoak, autonomia-maila handiagotzekoak.
  • Sari teknologikoa: THE MOVIE, S.L Hiru dimentsioko objektu estereoskopikoak bistaratzeko software weberagarria.
XIII. EDIZIOA (2002)

Enpresa-ideiak saila

  • ELEKA INGENIARITZA LINGUISTIKOA, S.L: I+G+I erantzunak eskaintzen dituen hizkuntzaren infoingeniaritza, ezagueraren kudeaketarako eta informazio teknologiak aplikatzeko.
  • MOLDE EREDUAK EKOIZTEKO PROZEDURA, TERMOPLASTIKOAK INJEKTATZEKO.

Teknologia Sorkuntza eta Berrikuntza Enpresan saila

  • REYDESA RECYCLING, S.A.: Burdinazkoak ez diren metalen berreskurapena, ekipamendu elektrikoetatik eta elektronikoetatik.
  • DISSMOFI 2000, S.R.L. : 3D diseinu programa bulego instalazioetarako.
XII. EDIZIOA (2001)

Enpresa-ideiak saila

  • 1. saria: DIANA TEKNOLOGÍA Giza hizkuntza prozesatzeko teknologiaren inguruko integrazioa, aholkularitza eta I+G. Datu baseen belaunaldi berriak, internet eta telekomunikazioak aplikatzen dira ezaguerak ustiatzeko eta enpresen kudeaketa aurreratua egiteko.
  • 2. saria: DIGITAL STUDIO Internet bidez entzunezko edukiak eta bideo edukiak hedatzeko irtenbideak.

Teknologia Sorkuntza eta Berrikuntza Enpresan saila

  • 1. saria: OCAMICA HNOS, S.A. Estutze modu unibertsaleko torlojuen ekoizpena eta salmenta. Torlojuek esku tresnetarako balio dute, eta patente propioa dute.
  • 2. saria: MEDIAINDEX, S.A. Zinema eta bideo banku digitalen sorkuntza eta Internet bidezko salmenta.
XI. EDIZIOA (2000)

Enpresa-ideiak saila

  • 1. saria: THE MOVIE Komunikaziorako irtenbide integralak eskaintzen ditu, errealitate birtualean oinarritutako teknologiak erabiliz.
  • 2. saria: EXTRACTOS Y PRINCIPIOS ACTIVOS DE PLANTAS Landareen estraktuen eta printzipio aktiboen ekoizpena eta salmenta, kosmetika, farmazia eta fitoterapia merkatuetan.

Teknologia Sorkuntza eta Berrikuntza Enpresan saila

  • 1. saria: INCIDE, S.A. Eskaera bidezko sistema elektronikoen garapena, berariazko aplikazioko zirkuitu integratuak behar dituztenena, bereziki. INCIDE enpresak badu berezitasun bat: irrati frekuentzien eta abiadura handiko komunikazio digitalen garapenean oinarritzen da.
  • 2. saria: MASER ROBÓTICA, S.A. Zehaztasun handiko prentsa elektromekanikoa. Lehiakortasun abantaila handia du: gaitasuna du teknologia pertsonalizatzeko, salneurrien egonkortasuna du, eta kultur distantzia nahiz distantzia fisikoari aurre egiteko gaitasuna.