Irisgarritasuna

Zer da Irisgarritasuna?

Web orrialdearen Irisgarritasunak adierazten du web orrialdean eta haren edukian sartzeko pertsona gehienek duten gaitasuna, nabigazio-testuingurua eta erabiltzaileen urritasuna kontuan izan gabe.

Nabigazio-testuinguruan ondorengoak sartzen dira: gailuak, nabigatzaileak, Interneteko konexiorako abiadura, periferikoak, nabigatzailearen edo ordenagailuaren konfigurazioa, ingurune-baldintzak, e.a.

Ezgaitasunaren barnean, berriz, honako hauek aipatu nahi ditugu: ikusmen-urritasunak, entzumen-urritasunak, mugimen-urritasunak edo ezagutza-urritasunak.

Konpromiso-deklarazioa

Horren guztiaren ondorioz, edukiak erraz erabiltzeko moduko web gunea prestatu dugu, W3C-ko (Word Wide Web-erako kontsortzioa) WAI (Web-aren erabilerraztasunerako ekimena) lan-taldeak ezarritako erabilerraztasun-arauak betetzen dituena.

W3C-k web estandarren erabilpena honela definitzen du: XHTML 1.0 Hertsia markatu semantiko baliodunerako eta kaskadako estilo-orriak (CSS) diseinurako; era horretan, web gunea ordenagailu desberdinetan eta plataformetan behar bezala bistaratzeaz gain, edukia era egokian inprimatuko da.

Web gune honen Irisgarritasunaren inguruko galderarik, iradokizunik edo arazorik izanez gero, mesedez, jar zaitez gurekin harremanetan honako posta elektroniko honetara idatziz: correo@bicberrilan.com