Partehartzaileek bete behar dituzten baldintzak

  • Enpresek, egoitza eta  instalazioak Euskal Herrian izan behar dituzte.
  • Pertsona fisikoei dagokienez, Euskal Herrian jaio edo bertan bizi direnak behar dute izan.

Baldintza hau frogatzeko, balioko dute:

  • Alta Ekonomia Jardueren gaineko Zergan, enpresen kasuan.
  • b) Errolda-ziurtagiria asmo edo proiektuen kasuan.

Agiriak

Izen ematea www.toribioechevarria.com orrian  egin behar da

“Enpresa Asmoak” kategoriarako aurkeztu beharreko agiriak

“Enpresa Asmoak” Saria

  • Laburpen exekutiboa, bi orrialdekoa gehienez, asmo/proiektuaren balore nagusiak azalduko dituena.
  • Enpresa-plana. Antolakuntzak emandako Enpresa-Plan Eredua erabil daiteke nahi izanez gero. Edozein modutan ere aurkeztuko den dokumentazioak ezingo du 40 orrialdetik gora izan.Proiektuaren ontze-mailak Enpresa-plana aurkezteko aukerarik ematen ez badu, sariaren antolakuntzak ematen duen “Enpresa Asmoen Galdetegia” bete beharko da.
  • Erroldatze ziurtagiria
Enpresa Plana Hauztako Eredua Enpresa Asmoentzako Galdetegia

“Enpresa berriak ” kategoriarako aurkeztu beharreko agiriak

“Enpresa berria” Saria

  • Laburpen exekutiboa, bi orrialdekoa gehienez, asmo/proiektuaren balore nagusiak azalduko dituena
  • Enpresa-plana Antolakuntzak emandako Enpresa-Plan Eredua (www.toribioechevarria.com) erabil daiteke nahi izanez gero. 40 orrialdekoa izango da, gehienez.
  • Enpresaren eta talde ekintzailearen laburpen historiko laburra
  • Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta
  • Ogasuneko eta GSko ordainketen kasuan legeak dioena betetzen dela aitortzen duen ziurtagiria
Enpresa Plana Hauztako Eredua

“Nazioartekotzeari Babesa” Saria:

  • Internazionalizaziorako galdetegia beteta
Internazionalizazio Galdeketa

Kontutan hartzekoak

  • Hauteslea enpresa bat bada aipatu Enpresak, hautatze-prozesu guztiaren kargu egingo den eta efektu guztietan bere ordezkari izango den pertsona fisikoa izendatuko du.
  • “Enpresa Asmoak” kategorian, sustatzaile-talde batek jasoko balu sari hori, talde horrek pertsonaren bat izendatu behar du taldearen izenean aritzeko.
  • Atal honetako lehen paragrafoan aipaturiko Galdetegiaz gain, esan Epaimahaikideek egokitzat jotzen dituzten elkarrizketa pertsonal guztiak egin ditzaketela.
  • Enpresa edo lantegiei dagokienez, sarian parte hartzeko izena ematerakoan enpresaren ordezkari izendatu denari egingo zaio elkarrizketa.
  • Sariaren zenbatekoa jasotzeko, Herri Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren ordainketak egunean daudela egiaztatu behar da.
  • Jasotako sariak, sari hau eta hurrengo edizioaren deialdia bitarteko epean gauzatu/bete behar dira
  • Aurkeztutako proiektuak edo asmoak Epaimahaikideek isiltasun osoan gordeko dituzte.
  • Hedabideei dagokienez, partehartzaileek hartzen duten konpromiso bakarra hauxe da: asmoaren edo proiektuaren izena eta proiektu edo asmo hori bultzatu duen enpresaren edo sustatzailearen izena ezagutzera ematea. Finalera iritsitako asmo edo proiektuen kasuan –hedabideen aldetik oihartzun handiagoa eskura dezaketenak- bakoitzarekin  egon eta erabakiko da goian esandako horretatik zer den jendearen aurrean zabaldu behar dena.
  • Parte hartzen duena bera da aurkeztutako agiri horietan esan duenaren egiazkotasunaren erantzule bakarra; Saria ematen duten erakundeak inondik inora ere ez daude derrigortuak hor esandakoak egi ala gezur diren aztertzera edo egiaztatzera, baina hala ere, hala egitea beharrezkotzat edo komenigarritzat joko balute, aukera dute hori egiteko.
  • Saria ematen duten erakundeek ez lukete inongo erantzukizunik aurkeztutako asmoak ustiatzeko proposatzen denak edo parte hartzaileak aurkeztutako edozein agirik beste inoren eskubideak modu batean edo bestean urratuko balitu, hau da, jabego intelektualaren, industria-jabegoaren edo beste edozein motatako jabegoren eskubideak urratuz gero.”

Epaimahaikideak

  • OHOREZKO EPAIMAHAIBURUA:
    Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaria
  • EPAIMAHAIBURUA:
    Eibarko Alkatea
  • BOKALAK:
    Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
    Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako  Saila
    Eibarko Udaleko Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntza Saila
    Spri
    Apd
    Debegesa
    Adegi
    Confebask
    Cámara de Gipuzkoa
    Elkargi
    UPV/EHU
    Bic Gipuzkoa