Eibarko Udalak, Ekonomiaren Garapen, Enplegu eta Berrikuntza Sailaren zuzendaritzapean, eta Bic Gipuzkoak “Toribio Echevarria” sarien 35. edizioa sustatu eta babesten dute, erakunde hauekin lankidetzan:
Sari hauen bidez, euskal enpresa-sarearen ekimena, berrikuntza, gaitasun ekintzailea, sormena eta enpresa-garapena sustatu eta aitortu nahi dira, berrikuntza teknologikoari garrantzi berezia emanez.
Sari hauek definitzen dituen filosofiarekin jarraituz Euskal Herriko industria-ehunaren berrikuntza-kultura eta modernizazioa garatzeko, sormenaren eta berrikuntza teknologikoaren bidetik doazen ekintza guztiei baita enpresa-errealitate izan litezkeen “asmo” guztiei ere, bideak zabaltzen, laguntzen eta horien aldeko apustu egiten jarraitzen dute Eibarko Udalak eta Bic Gipuzkoak.
Berritzailea den eta oinarri zientifiko-teknologikoa duen proiektu bat baduzu, zure ekimenari bultzada berri bat ematetik gertuago zaude. Toribio Echevarria Sariek ekarpen ekonomiko bat baina askoz gehiago eskaintzen dizute: ikusgarritasuna, aintzatespena, prestakuntza espezializatua eta gure ekintzailetza ekosistemara sarbidea. Zure startup-a hurrengo sarituetako bat izan daiteke!
Laguntza, prestakuntza eta aholkularitza programetarako sarbidea.
Laguntza, prestakuntza eta aholkularitza programetarako sarbidea.