“Ekintzailetza Berritzaileari Euskadi Sariak” enpresa berriei ematen dieten babes eta aholkularitza zerbitzua etengabe ari da hazten

Toribio Echevarria Sariek 26 urte betetzen dituzte aurten, arlo teknologikoaren alde apustua egiten duten enpresei babesa eta aholkularitza zerbitzuak urtez-urte sendotzen eta aberasten.

Eibarko alkateak, Miguel del Toyosek, eta Bic Gipuzkoako zuzendariak, Marisa Arriola, sari hauen 26. Edizio aurkeztu dute, hainbat berri jakinaraziz. Besteak beste, aurten Elkargik eta Gipuzkoako Bazkundeak, ere, sariak emango dituzte “Enpresa Asmoak” mailan, irabazleei hainbat zerbitzu eta espezializazio handiko aholkularitza eskaintzen.

Kualifikazio altuko lan postu ugari sortu dituzte orain arte Toribio Echevarria sarietan irabazle izan diren proiektuak eta bide honetatik sendo jarraitzea da helburua.

Baina, ba dago ere azpimarratu behar den beste berritasun bat, Tekniker enpresaren bultzatzaile izan zen Iñaki Goenagaren omenaldi gisa aurkezten dena. Aurten Ekimen Enpresarial Eibartarrari Aitormena, Goenagaren izenarekin bataiatu da.

Ohorezko sari honen xedea Berrikuntza Teknologikoaren alde eginiko beren apustu jarraitu eta sendoari esker gure gizarteko aberastasuna eta enplegua sustatu nahi eta beren inguruko eraldatze sozioekonomikoari ekarpen garrantzitsua egin dioten Enpresa eta Ekintzaileak ondratzea litzateke, Eibarreko ETE ekimenak edo proiektuei atentzio berria eskainiz.

SARIAK

 “Enpresa Asmoak” kategoria

Honako hau dagokio

  • Eibarko Udalaren Saria: 10.500 €, eskudirutan.
  • Bic Gipuzkoan bitartez GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAren Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren eta SPRIren Txekintek/Ekintzaile Programan sartzea enpresaren bideragarritasun eta abiarazte-txostena egiteko, 60.000 €-raino.
  • Doaneko harpidetza APDn, Gipuzkoako Bazkundearen eta Elkargiren eskutik aholkularitza eta formazioa.
  • Enpresaren eta Berrikuntzaren hedatzea, laguntzaileen eta babesleen bitartez.

“Arlo Teknologikoa” Saria  Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak, Toribio Echeverria Sarietako eipaimahaiak aukeratutakoentzat 15.000 eurorainoko saria .

“Empresa Berrien”  kategoria

  • Eibarko Udalaren Saria: 10.500 €, eskudirutan.
  • Bic Gipuzkoan bitartez GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAren Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako departamentuaren eta SPRIren Barnetekin/Ekintzaile Programan sartzea enpresaren bideragarritasun eta abiarazte-txostena egiteko, 60.000 €-raino.
  • Doaneko harpidetza APDn, eta Gipuzkoako Bazkunde eta Elkargiren eskutik formazioa eta aholkularitza.
  • ADEGI, CEBEK edo SEAren zerbitzuak.



“Arlo Teknologikoa” Saria Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak, Toribio Echeverria Sarietako eipaimahaiak aukeratutakoentzat 15.000 eurorainoko saria.

“Nazioartekotza babesa” Saria.   SPRI taldeak proiektu bat egingo du, bere nazioarteko sailak ordezkaritza duen merkatuetako batean sartzeko. Proiektu horretan, merkatu-azterketa bat egingo da edo/eta merkatu horretan izan daitezkeen bazkide komertzial, industrial edo teknologikoak bilatuko dira.

Kandidaturak aukezteko epea: 2016 Apirilak 25, 15:00 baino lehen
Kontaktua: Karmele Arozena 943 000 999 e-mail: techevarría@bicgipuzkoa.eus
Kandidaturak www.toribioechevarria.com bidali

There are no comments so far

Leave a Comment

Don't worry. We never use your email for spam.